Spotak Ezkio-Itsasoko Igartubetibaserri-museoan kokatu du Hortiguela; Goierriko baserri zahar batean.Hala, amonatxo goierritar baten paperean bete-betean sartuta, spotekoprotagonistak betiko Goierri horri begiratzeko beste modu bat badelairudikatuko du, aldizkari berriaren leloarekin bat eginez. Otamotzeta Goierritarra aldizkarietako hainbat kide ere agertuko diraikus-entzunezko lanean, baina horiek ez dira Ezkio-Itsason egongo,Goierriko beste herri batean baizik. Hortik aurrerakoa, ez dairagarriko. Urretxuko eta Zumarragako Gattiken produkzio taldekokideek grabatua, minutu bat irauten duen lana izango da.
- Ikusi jarraian Goiberriren spotaren grabaketa irudiak:
GoiBerri astekariaren sustapen spotaastelehenetik aurrera egongo da ikusgai Goierri eta Urolatelebistetan. Interneten, berriz, bihar zintzilikatuko da bideoaGoierriko Hitza egunkariaren gunean (goierri.hitza.info), etaOtamotz.com atarian. Bideoa egiteko grabatu diren hainbat irudi, halaere, sarean daude dagoeneko, egoki irizten dionak ikusi ditzan.
- Goiberriren promozio bideoa grabatzen: