Orain arte Goierritarrak hamabosteanbehin, eta Otamotzek hilean behin harpidedunei egin izan dieneuskarazko kazetaritza eskaintza bateratu egin da, eta maiztasunahanditu. Otsailaren 3tik aurrera ostiralero-ostiralero kaleratuko daGoiBerri. Bateratzeko prozesu sakon horretan Goierriko Hitzaegunkariaren lan-taldea izan dute bidelagun.
Maiztasuna handitu ez ezik, Goierrieuskalde osoan zabalduko den euskarazko aldizkari bakarra izatera erepasako da GoiBerri; izan ere, Goierriko 22 herrietan astekari bakareta berritua jasoko dute harpidedunek otsailaren 3tik aurrera. Orainarte, Goierritarra aldizkaria Goierri beheko 18 herrietan zabalduizan da, eta Otamotz Urretxun eta Zumarragan soilik. Egitasmoberriaren sorrerarekin Legazpik aldizkari aldetik izan duen hutsuneabete egingo da.
Eduki eta itxura berritzailea
Bialdizkarien bat egitea ez da gauetik goizera egindako zerbait. Duelaurtebete Otamotz aldizkariak Goierriko Hedabideak enpresan sartzeaerabaki zuen, eta hausnarketa aldi bati hasiera eman zitzaion.Irakurle, kazetari eta iragarleen iritziak ere bildu ziren, etahandik ateratako ondorio nagusiena izan zen eskualde osoa bateratukozuen aldizkari bat izatea, eduki eta itxura aldetik berritzaileaizango zena.
Bide horretan, eta maiztasunaasterokora pasatuta, aldizkariak izango duen itxura ezberdina izangoda erabat, eta baita gaiak lantzeko modua ere. GoiBerri aldizkariberriak Goierritarrak eta Otamotzek zituzten zenbait atal mantenduegingo ditu, baina beste batzuk berriak izango dira. Gazteei begirakoatal finko bat izango du, historia eta ibilbideak txandatuko dituenatal bat ere landuko du, eta baita Goierrin bizi diren atzerritarreneta atzerrian bizi diren goierritarren istorioak jasoko dituena ere,besteak beste. Iritziko atalak ere garrantzi handia izango duastekari berrian, eta eskualdean ezagunak diren herritar sorta batekkolaborazioak egingo ditu. Horrez gain, asteko gai nagusia etaelkarrizketa nagusia ere izango ditu.
Gaurkotasunari lotuagoa
Aldizkariberriak Goierri ulertzeko beste ikuspuntu bat eskaini nahi dieirakurleei, ikuspuntu berri bat. Eta edukiak lantzeko garaian,gaurkotasuna izango da GoiBerri astekariaren ikur nagusietako bat,Goierriko Hitzak asteartetik ostiralera eskaini dezakeeninformazioaren osagarri. Begiratu berria izango du, berritua,bakarra, bateratua.
- Argazkia: Goiberri aldizkari berriko kideak
- Egilea: Goierriko Hitza