Badira 22 urte Goierrin euskarazkolehen aldizkaria argitaratu zela. Goierritarra aldizkaria 1989koazaroan sartu zen lehen aldiz Goierri beheko 18 herrietako etxeetan,eta sorrera garaiko zailtasunak gaindituta, segituan egin zenerreferente. Goierritarra koxkortzen ari zela,1995ean, sortu zen Otamotz aldizkaria Urretxun eta Zumarragan. Bialdizkariek herri informazioa eta euskara ardatz hartuta bideparaleloa osatu dute. 2012. urtean, bi bide paralelo horiek elkartueta GoiBerri aldizkaria jaiotzeko puntuan dago.
‘Otamotz’ aldizkaria 1995etik
1995.urtean jaio zen Urretxu -Zumarragako Otamotz herri aldizkaria. 90ekohamarkadan, euskaraz ardatz hartuta, Zintzo Mintzo elkarteak jarrizuen martxan aldizkaria. Urte horietan guztietan, Otamotz aldizkariakUrretxu eta Zumarragako herri informazioaren erreferente izatea lortudu.
Euskara bultzatzeko tresnagarrantzitsua izan da. 1995. urtean boluntarioen lanari esker hasizen kaleratzen herri aldizkaria. Hasiera batean ordenagailu bat zuteninformazioa bildu eta idazteko, baina 1996. urtean, zuten ekipoinformatiko urria lapurtu egin zieten. «Horri aurre egitekobertso saio bat antolatu genuen, eta hark eman zion babesaproiektuari», esan du Asier Zalduak, Otamotz-eko kazetariak.Herritarren erantzun onari esker, berriz ere behar zituzten tresnakerosteko aukera izan zuten.
Ordurako, kazetari bat ari zen laneanUrretxu eta Zumarragako txoko eta pertsonaiak aldizkarira eramanez.Lehenengo urteetan aldizkariak lau orrialde bakarrik zituen, etaurteak aurrera joan ahala, eta kolaboratzaileei esker, atal berriaksartu dituzte. Aldizkaria egiteko orduan kamara digitalek kazetarienlana zenbat erraztu duen gogoan du Zalduak.
Webgunearen sorrera
2006an bestejauzi bat egin zuen Otamotzek, Interneteko orrialdeari bultzadanabarmena eman baitzioten. Honela, herri informazioa bi euskarritanuztartuta eskaini zitzaien herritarrei. Interneti bultzada ematekobigarren kazetari bat ere lanean hasi zen erredakzioan.
Otamotz aldizkariaren azken aleaaurtengo urtarrilean argitaratu da, 174. alea. Aldizkariko langileeta kolaboratzailentzat berezia izan da azken ale hori egitea, 16urte luzeko lana bukatu delako. Hala ere, proiektu berria gogoz etaindarrez hartu dute GoiBerri aldizkaria elikatuko dutenlangileek.Urte hauetan guztietan bi aldizkariek eta bertakokazetariek hartutako eskarmetua ardatz hartuta, Goierri osorakoastekaria sortu da. Maiztasun handiagoarekin eta atal berriekinhornituta, abiapuntu ezberdina izan duten bi aldizkariek norabideberean jarri dituzte indarrak.
1989an sortu zen Goierritarra
1989ko udazkenean jaio zen Goierritarraaldizkaria. Hasiera batean, euskarazko aldizkari orokorraren izaerahartu zuen hilabetekaria zen. Literatura edo historia gaiak lantzenzituen. Garai hartan hasi ziren beste eskualde batzuetan ere herrialdizkariak sortzen, gehienetan euskara elkarteen bultzadarekin.Goierritarraren kasuan, lehenengo, aldizkaria sortu zen eta, ondoren,euskara elkartea.
Herrietako kronikak
Hasiera batekoaldizkariaren proiektua hazten joan zen eta 1991. urtean hasi zenGoierri beheko herrietako kronikak argitaratzen. Herrietako kronikakidazten hastea beste jauzi bat izan zen aldizkariaren jatorrian.Herri kronikek indar handia hartu zuten, eta goierritar gehienentzaterreferentzi bihurtu ziren.
Garai hartan argazkiekin izaten zutenlanik handiena Goieritarreko kazetariek. Loinaz Agirre Goierritarrakozuzendariak argazki pare bat atera eta haiek inprimatu behar izatenzirela gogoratu du: «Beti ez ziren nahi bezala ateratzen, bainaaskotan horrela publikatu behar izaten genituen». Eskualdekoaldizkariak geroz eta informazio gehiago jasotzen zuen, eta askotandena sartzeko lanak izaten zituzten. Honela astekaria egitea ereaztertu zuten. Hori aztertzen ari zirela, ordea, Berriatik GoierrikoHitza egunkaria sortzeko proiektua etorri zen. Honela, Goierritarraaldizkariaren proiektuak Goierriko Hitzarekin bat egin zuen 2004an.Bategite horren ondorioz herrietako kronikak egunkarira pasa ziren,eta hamabostekariak gai sakonagoak lantzeko tokia irabazizuen.Goierritarrak erreportaje zabalei eta elkarrizketa luzeei lekuaegin zien.
Lana egiteko modua aldatu
Aldizkariakegiteko modua asko aldatu da urte gutxian. Goierritarra aldizkariaegiteko, hasieran, herri batetik bestera argazki eta informazio bilakilometro asko egin behar izaten zituzten. Orain, Internetekin,mugikorrekin, lan egiteko modua asko aldatu da. Hala ere, modu bateraedo bestera, kazetariak jende eta txoko asko ezagutu dituzte.«Aldizkaria irakurleentzat gertukoa izan da, eta kazetarientzatherritarrak eta irakurleak ere gertuko izan dira».
Goierritarra musutruk jasotzen zenhasieran, baina 2002. urtean borondatezko kuota bat ordaintzeko deiaegin zieten irakurleei. Horrez gain, Agirrek nabarmendu dualdizkariarekin publizitatea euskaraz egiteko aukera eskaini dutela,eta hasiera haietan iragarleek ezinezkotzat jotzen zutela hori, bainadenborarekin posible dela ikusi dute.