Urretxuko eta Zumarragako Butak21zineklubak, 21. zikloari hasiera emango dio bihar. Guztira 10 filmikusteko aukera izango da denboraldi berrian. Filmak aukeratzerakoorduan, ez dute irizpide jakinik erabili. Jatorri ezberdinetakoakdira guztiak, gai ugari jorratzen dituztenak eta estreinatu berriak.Jatorriari begiratuta, hori bai, gehinetsuenak europearrak direlaesan daiteke, eta tartean zuzendari ezagunen hainbat lan daude: LarsVon Trier, Aki Kaurismaki, Jean-Pierre eta Luc Dardenne edo MikeLeigh adibidez.
Jarraian dituzue datak eta filmeen zerrenda:
- Urtarrilak 27: “No habrá paz para los malvados” (Enrique Urbizu)
- Otsailak 10: “Melancholia” (Lars von Trier)
- Otsailak 24: “Another year” (Mike Leigh)
- Martxoak 9: “Nader y Simin, una separación” (Asghar Farhadi)
- Martxoak 23: “Four lions” (Chris Morris)
- Martxoak 30: “Le Havre” (Aki Kaurismaki)
- Apirilak 20: “The artist” (Michel Hazanavicius)
- Apirilak 27: “Le gamin au vélo” (Jean-Pierre eta Luc Dardenne)
- Maiatzak 11: “13 assassins” (Takashi Miike)
- Ekainak 8: “Drive” (Nicolas Winding Refn)
”No habra paz para los malvados”
Denboraldi berria zuzendari euskaldunbaten lanarekin hasiko dute. Bihar Enrique Urbizuren azken lanaizango da ikusgai Zelai Ariztin: ”No habra paz para los malvados”.
Etxerako bidean, zeharo mozkortuta, Santos Trinidad polizia inspektoreak, hilketa hirukoitz batean nahastuta ikusiko du bere burua. Trinidad hilketaren eskenatokian ikusi duen lekuko batek ihes egitea lortuko du. Lekuko hau aurkitu eta garbitzeko ikerketari ekiten dio inspektoreak.
Aurreko zikloetan bezala, oraingohonetan ere emanaldi guztiak Zelai Ariztin izango dira, 22:15ean.Sarrerak 4 eurotan salduko dira egunean bertan. Denboraldi osorakobonoa ere eskuragai dago 25eurotan, zinemako lehiatilan bertan.