Andoni Salamero poetak eta LeireSantillan diseinatzaileak erakusketa bat irekiko dute bihar Urretxun.Lehenak haikuak egin ditu, ekialdeko poesia mota bat, eta bigarrenak,poesia horietan oinarritutako jantziak diseinatu ditu.
Lehen aldia da bi herritarrekerakusketa batean batera jarduten dutela. Salamerok, poesia bestelakoadierazpide artistikoekin uztartzeko gogoz zegoela eta,Santillanengana jo zuen. «Ez nion zentzurik ikusten poesiaribetiko erabilera bat emateari» dio Salamerok, bide berriakbilatu nahian: «poesia, denean egonda, norberak barrutik bestegune horietara eramaten jakitea da kontua. Mahai bat hutsik ikusi etamahai horretan zer jar daitekeen pentsatzea da. Aukerak ireki eginbehar dira». Berak haikuen forma aukeratu du. Haikuak, besteakbeste, Japoniako eta Txinako adierazpide literarioak dira. Hamazazpisilabaz osatzen dira, bost-zazpi-bost silabako esaldietan. Aldehorretatik bertsoek dituzten mugak dituztela dio Salamerok. Ez dute,ordea, errimarik behar. Une bat harrapatu behar dute, ihesi doansentsazio bat. gehienetan, gainera, naturari lotutako gaiak lantzendituzte.
Julio Caro Barojaren hitzak ereaipatzen ditu poetak: «berak zioen, euskaldunak baduelaabilezia bat, eta kopiatzen duenean errepikatu egiten dela. Nireustez, kopiatu bai, baina bide berriak bilatu behar dira» diopoetak. Santillanek oso modu sinplean azaltzen du nola elkartu direneuren bide artistikoak erakusketa honetan: «Andoni dendanazaldu zen, eta elkarrekin zerbait egitea proposatu zidan, poesia etajantzien mundua bateratuz. Ideia polita iruditu zitzaidan»dio.
Salameroren poesiak hartu, etaarropetan islatu ditu. «Esaten zuena adierazten saiatu naiz»argitzen du. Patroiak osatu zituen lehenik, eta hauek ere haikupoesia motarekin harremana izan zezaten saiatu da. Horregatik,patroiek «ekialdeko kutsua» dutela dio, «eta aldiberean, freskotasuna». Arroparen «bolumena eta barnekoesentzia» irudikatu zituen, kimono hots egin dieten patroiakeratzeko. Patroi horien gainean, poesietan oinarritutako konposaketaktxertatu ditu. «Asko gustatu zait jantziak nola egin dituen,baduelako sentiberatasun hori» dio Salamerok, Santillanen lanaikusita. Japoniar jantzien kutsua duten arropak direla diote:«japoniar mahukak, asimetria, gorputzarekin estutasunik gabebat egitea…».
Bi adibide aipatzen dituzte. Batean,jantzia txuria da. «Kolore gordina du» dio Salamerok.Hodeien maratila jira eta hara, elurra mara-mara poesiari erantzutendio. «Momentu bat da. Hodeiak ikusten dituzu, eta gero horiatearen maratilaren jiratzearekin lotu duzu, eta hori gertatu den unehori da hain berezia, guztion harridura sortzen duela. Ez soilikolerkiak; naturak sortzen digun harridura ere bada» dio poetak.«Arropa horren kolorean, goxotasun hori azaltzen saiatu da,elurra pausatuta dagoenean duen goxotasuna, eta oihalaren ehunduraleunarekin ere lortu du hori» jarraitzen du. Bigarren adibideakMendebalean eguzkia galtzen galtzen, nire bihotzean gartzen gartzenpoesiari erantzuten dio. Bihotzaren ingurutik kolore gorritikbeltzera degradazio bat diseinatuz irudikatu du Santillanek testuhori. «Non bukatzen da pasarte bat? non hasten da beste bat?badago hori esaterik? ez dago muga bat» dio Salameroksentsazioa bizitzara ekarriz.
Juan de Lizarazu aretoan, baso batirudikatuko dute. Diseinuak «airean» egongo dira,hutsean. «Hori da polita» dio Salamerok. «Jantziabera, hutsa da, pertsonak janztean emango dion nortasun hori faltazaio». Jantziek olerkiak dituzte idatzita, baina modu berezian.«Ez genuen publizitate testuen antzeko zerbait egin nahi.Txikiagoa nahi genuen testua, eta irakurri zedila, baina ahalegin bateginez». Hori islatzeko, zinta estu batzuk jarri dizkietejantziei, poesiak idatzita dituztenak. Batzuk ikusgai daude, bainabeste batzuk, arropen barruan jarraitzen dute. «Bukaerairakurri nahi duenak, zinta atera behar du, aurkitu egin behar du».Harremanei lotutako ideia da. Esaldia irakurtzen duen pertsonarenarabera, desberdina da interpretazioa, «desberdina baita arropajantzita daraman pertsona horrekiko harremana».
Erakusketak, batez ere, elkar ezagutuizana eman diela aitortu dute biek. Urtebete inguru igaro duteprestatzen, eta batak bestearen ofiziotik ere zerbait jaso du.Santillanek, poesia zer den galdetuta, honakoa erantzuten du:«Finean, garrantzitsuena, bizitzan dagoen magia da, bakoitzaksentitzen ditugun une edo momentu berezi horiek. Poesia, horilortzeko beste bide bat da, erreminta bat da». Salamerok ereizan du astia moda mundua ezagutzeko. Moda «adierazpide bat»dela dio. «Egindako jantziaz gain, janzten duenak ematen dionnortasuna dago. Modarekin, besteari gure izaeraren isla diren hainbatgauza islatzen dizkiogu. Janzten ditugun koloreak adibidez, hordaude. Hala ere, aurretik barrua jantzi behar da» dio.
Erakusketaren katalogorako hiruherritarrek egin dizkiete modelo lanak. Eskerrak eman nahi izandizkiete Salamerok eta Santillanek. «Arropa hauek naturaltasunhori eskatzen dute» diote. Argazkiak ere Urretxuko etaZumarragako Argazkia elkarteko kideek atera dizkiete, eta GoranePerez aritu zaie ileapaintzaile lanetan. «Jendea oso ondoportatu da» diote bi artistek.
Erakusketa bihar irekiko dute,19:00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Otsailaren 12ra arteegongo da erakusgai. Asteartetik igandera 17:30etik 20:30erabitartean ikusi ahalko da.
- Argazkia: Leire Santillan eta Andoni Salamero elkarrizketaren unean
- Egilea: Goierriko Hitza