Atzetik gehituz joan ziren gainontzekolau presoen kasuak, atxiloketen eta epaiketen artean antzeko epetarteak errepikatuz. Inocente Soria zumarragarra 2011ko apirileankaleratu zuten, eta epaiaren inguruan galdetuta «pozik» agertu da.Hala ere, Frantziako Estatuak ez dizkiela gauzak erraztu aitortu du:«bidea luzea izan da». Giza eskubideei buruz galdetuta, «Frantzianerrespetatzen direla erakutsi nahi dute, baina errealitatean ez dahorrela», azaldu du.Soriak zazpi urte eman ditu espetxean,horietatik sei badezpadako espetxealdian. «Oso ezberdina da.Badaezpadako espetxealdian zaudela egunean 21 ordu zeldan sartutaigarotzen dituzu. Oso gogorra da». Behin epaia atera eta presoakondena betetzen hasten denean, «egoera aldatu egiten da, malgutu,nolabait. Ordu gehiagoz irten zaitezke patiora, esaterako», dioSoriak.Ez da Estrasburgok Frantzia antzeko arrazoiengatik epaitzenduen lehenengo aldia, baina ETAko presoekin zerikusia duen kasuaizateak eman dio berritasuna. Lan karga
Denbora tarte hau, epaitegiaren «lankargak» baldintzatu zuela dio Estrasburgoko Auzitegiaren epaiak.Baina hori ez dela epaiketara arteko denbora hainbeste luzatzekonahikoa arrazoi gaineratu du.Ondorioz, Estrasburgok arrazoia emandie bost euskal presoei, momentuz. 5.000 euroko kalte-ordaina etaprozedurako gastuengatik beste 2.000 euro ordaindu beharko dizkie.«Diruak hala ere, ez dizkigu egoera horretan igarotako urteakitzuliko» azaldu du Soriak. Epaiari errekurtsoa jar diezaioke EstatuFratsesak. Hiru hilabeteko epea du horretarako.