Herritarrengana zabaltzeko fasean daudeorain, «erronka handia da aurrean daukaguna eta pixkanaka hasigara», gaineratu du.Taldeak dituen helburuen artean presoeneskubideak errespetatu daitezen lortu nahi dute: «3/4ak betetadituztenak eta larriki gaixo dauden presoak kaleratu behar dira, biziarteko espetxe zigorrak desagertu egin behar du eta eskubideguztiekin euskal presoek Euskal Herrian egon behar dute». Momentuz10-15 laguneko taldea elkartu da eta hiru bilera egin dituzte.Aurrera begira beren burua aurkeztuko dute eta herriko beste eragilebatzuen atxikimendua bilatuko dute. Martxan dauden ekimenak ereindartuko dituzte: «hilabeteko azken ostiralak mobilizazio iraukorbilakatuko ditugu, eta herria banderaz beteko dugu».
Talde gehiago ere bai
Urretxun eta Zumarragan eta Legazpinere hasi dira taldeak sortzen. Urretxuko eta Zumarragako Egin DezagunBidea taldeak, hileko azken ostiralean presoen aldeko elkarretaratzeaegiten jarraituko du, astero egin beharrean. Otsailean, herrikopresoek egindako eskulanekin erakusketa bat antolatuko du. Legazpinere, pasa den astean aurkeztu zuten ekimena, eta diotenez «martxahartzen doa». Momentuz asteartero 19:00etan kultur etxean bildukodira aurrera begirako dinamika zehazteko.