Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Euskara zerbitzuek Euskal Abizenak Euskal Grafiaz kanpaina jarri dute martxan. Kanpainaren helburua, erdarazko grafiaz idatzitako euskal jatorrizko abizenak euskaratzea da. Euskara zerbitzuetatik esan dutenez, "erraza da eta denbora gutxi eskatzen du".
Aldaketa herriko epaitegietan egin daitekeela jakinarazi dute. Adibide batzuk ere eman dituzte:
Aguirre > Agirre
Echeverria > Etxeberria
Aramburu > Aranburu
Garcia > Gartzia
Arcelus > Artzelus
Iturrioz > Iturriotz
Areizaga > Areitzaga
Manchola > Mantxola
Echave > Etxabe
Mugica > Muxika
Echaniz > Etxaniz
Ormaechea > Ormaetxea
BA AL DAKIZU NOLA IDATZI ZURE ABIZENA?
Abizena euskal grafiaz inskribatu nahi izanez gero, Euskaltzaindiak araututakoaren arabera egin behar da. Beraz, abizena euskaraz nola idatzi behar den jakin nahi duenak Euskaltzaindiaren web orrian begiratu besterik ez du: http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/deiturak.pdf
ZER ETA NON EGIN BEHAR DUZU?
Izen-abizenen grafia euskaratzeko tramitea herri bakoitzeko bake epaitegian egin behar da, eta honako agiriak eraman behar dira: Nortasun Agiria eta horren fotokopia; jaiotza-agiri literala (Bake Epaitegian eskatu behar da) eta errolda-agiria (udaletxean eskatu behar da).
INFORMAZIO GEHIAGO (BAKE EPAITEGIETAN):
Ezkio-Itsaso: 943721303
Legazpi: 943 73 71 70
Urretxu: 943 08 27 29
Zumarraga: 943 72 91 58