Gaur eguerdian euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko ekintza burutu dute Urretxun eta Zumarragan. Hainbat solidariok, gaixo dauden presoak aske uzteko eskatu dute Zumarragako Eitzaga auzoko biribilgunean eta Urretxutik Legazpirako bidean dagoenean. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzen duen banderola eta pankarta erakutsi dituzte bi leku hauetan solidarioek.
Ekintzaileek Espainiako eta Frantziako gobernuei preso gaixoak aske uzteko eskatu diete, "euren legea bete dezatela" esanez. Era berean, preso politikoei elkartasuna adierazteko ekintzetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. "Bizi dugun garaiak gogoa eskatzen du, eta gu, presoak eta iheslariak etxera ekartzeko gogoz gaude. Herritarrok ere lan horretan inplikatu behar gara. Egoera benetan aldatzea nahi badugu, guztiok egin behar dugu zerbait" esan dute.