Bihar bi emanaldi egingo dituzte gaztetxean, ZineKU egitasmoaren barruan. Arratsaldean RIP musika taldearen DVDa proiektatuko dute, 18:00etan hasita. Gauean, berriz, Aupa Etxebeste pelikula ikusi ahalko da, 22:00etan.
Biharko emanaldia berezia izango da. Zaratataraz irratsaioa, hiru urte bete dituela eta, ekintza berezi batzuk prestatzen hasi da. Horietako bat bihar arratsaldeko emanaldia izango da. RIP taldearen historia jasotzen duen DVDa proiektatuko dute.
Gauean, berriz, astearteroko ZineKU saioa egingo dute. Irailetik Euskal Herrian edo euskal herritarrek egindako filmak proiektatzen ari dira tarte honetan. Hilean behin, gainera, Argia Gauarekin bat egiten dute gaztetxean. Egun horretan, Argia aldizkariak proposatutako filma edo dokumentala proiektatzen dute.
Bihar Aupa Etxebeste ikusi ahalko da, eta datorren asteetarako emanaldiak ere finkatu dituzte jada. Martxoaren 6an El dia de la bestia pelikula proiektatuko dute; martxoaren 13an Hamaseigarrenean aidanez; Martxoaren 20an Sahara marathon, (Argia Gauaren ekimenez), eta martxoaren 27an, aldiz, Kapitalaren sikarioak. Adierazi dutenez, litekeena da hil honetan emanaldi berezi gehiago egitea.
Emanaldi guztiak doakoak dira.