Erakusketa honen bitartez hirigintzakurretxuarren egunerokotasunean zein eragin duen ondorioztatu nahi da.Bide batez Urretxuren talde kontzientzia sortze aldera, gai honeninguruko hausnarketa bultzatu nahi da. Izan ere, Jon Altolagirrezinegotziak aurkezpen ekitaldian esan duenez, ‘gustu estetikoak aldebatera utzita, herriko plaza, parke, kale edo kaminoen izaerak etaerabilerak herritarren arteko harremanak eta ohiturak erabatbaldintzatzen dituzte’. Hain zuzen leku publiko horiek diraelkarbizitzarako gunerik garrantzitsuenak eta herritarrak dira,Altolagirreren hitzetan ‘hirigintza alorrean egiten diren aldaketakgehien gozatu edo pairatzen dituztenak’.
Azken batean, helburua guztienhausnarketa eta eztabaida bultzatuta Urretxu ‘goxoago eta erosogo’bat sortzea da. Erakusketa martxoaren 16ra arte egongo da ikusgaiudaletxeko harrera gelan bertan, arratsaldeko ordutegian 17:00etatik20:00etara, hain zuzen.