Arratsaldeko bostetan inauguratu duteUrretxuko eta Zumarragako stock azoka. Hasiera-hasieratik jendemordoxka gerturatu da bertara. Laugarren urtez jarraian antolatu duUrretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatarien elkarteak stock azoka. Bi-Tarteanetik diotenez, ‘kalitatezko produktuak preziorikonenetan’ aurkitzeko aukera izango da. Guztira elkarteko bazkidediren hogei bat denda ari dira parte hartzen, jada irekita dagoenaukeren aparteko azoka honetan.
- Haurrentzako arropak: Baby, Kux Kux, Mirentxu eta Ttipi Ttapa
- Moda: Boca Boca, Itak, Junbiju, MIA, Mikel Lizarralde eta Quetzal
- Lentzeria: Kuttun
- Oinetakoak: Txiki eta Berriki Oinetakoak
- Kirolak: Kahunas eta Intersport Loramendi
- Optika: Instituto Optiko eta Urretxu Optika
- Estetika: Xarmanki
- Argiteria eta opariak: Milar Lagun
- Lorezaintza: Urruti Landareak
Sarrera doakoa da eta txikienenaisialdirako haurren txoko bat ere antolatu dute. Gaur 21:00akbitartean egongo da irekita azoka. Bihar 10:30etik 14:30era eta17:00etatik 21:00etara. Igandean, amaitzeko 11:00etatik 14:30erairekiko ditu ateak aukeren laugarren azoka honek.