Urretxun Herrira taldea osatzeko lehenengo bilera egingo dute bihar. Urtarrilean Bilbon Kolosala izango da lelopean egin zen manifestazio erraldoian du oinarria mugimendu honek. Euskal Herri mailako ekimena da, herri bakoitza hartuko duelarik bere gain taldearen osaketa eta antolaketa. Herrira taldearen helburu nagusia euskal presoen giza eskubideen defentsan aritzea da. Horretarako sei puntu ezberdin zehaztu dituztelarik:
- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea
- Espainiar estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak askatzea. De facto aplikatzen den bizi osorako espetxe zigorra bertan behera uztea.
- Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunari bide emanez.
- Zigorraren 2/3ak eta 3/4ak beteta dituzten presoak kaleratzea.
- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak egoki zaintzeko beharrezko neurriak hartzea. Presoen osasun eskubidea bermatzea.
- Frantziar eta espainiar estatuek darabilten espetxe-politika egokitzea. hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko.