
Matinée Musikalen hirugarren kontzertua izango da igandean, 13:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Aurora Parra soprano kubatarrak eta Amaia Zipitria piano-jotzaile andoaindarrak eskainiko dute emanaldia. Pucciniren, Mozarten eta Sorozabalen piezak interpretatuko dituzte, besteak beste.