Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrak lortuzuen garaipena seigarrenez. Aitor Gallastegiren aurka jokatu zuenpartida. Partida ”bikaina” izan zen Txema Iriberri txapelketakoantolatzailearen esanetan. Rodriguezek primeran jokatu zuen etaGallastegik amore eman behar izan zuen. “Rodriguezek txapelketahonetako onena dela argi utzi du”, gaineratu du Iriberrik.
Hirugarren eta laugarren postuak jokatuzituzten kontsolazio finalean Jon Regillagak eta Egoitz Irurek.Partida Regillagak irabaziko zuela uste zenean, Irurek sortu zitzaionaukera bat ondo aprobetxatu eta garaipena eskuratzea lortu zuen.
Herriko onena aukeratzeko kanporaketaparalelo bat egin da aurten, final laurdenetan Urretxuko etaZumarragako jokalaririk sailkatu ez zela ikusita. Hurko Mendigurenek,Urretxuko Goierri xake taldearen izenean, eta Joseba Urdangarinek,Legazpiko Santikutz taldearenean jokatu zuten finala, biakzumarragarrak. “Morbo handiko partida” izan zen Iriberrik esanduenez. Mendiguren ez zen oso fin hasi, “hasierako jokaldiak ezzitzaizkion ondo irten”, argitu du Iriberrik, baina azkeneanUrdangarinen gainetik amaitzea lortu zuen.
Eire garaikurra Ketxus Amenabarrentzat
Urtero banatzen da Eire garaikurra,xakearen alde lan egiten duen pertsonaren edo taldearen lana aitortzeko. Aurten, Ketxus Amenabarrntzat izan da oroigarria, Goierrixake taldeko kidea da bera eta “xakearen alde egiten duen lanhandiagatik” eman zaio saria.