Turismo bulegoak ateak itxiko ditu martxoan
Datorren martxoaren 31n ateak itxikoditu Areizaga-Kalebarren plazan dagoen turismo bulegoak. Urretxukoeta Zumarragako turismoa bailara mailan kudeatzen du, egun, Uggasak,Urola Garaiko Garapen Agentziak, Lenburrekin batera. Prentsa oharbitartez jakitera eman dutenez, «baliabide turistikoen egituraketaantolaketa prozesu bat» egiten ari dira bailara mailan. Ondorioz,datozen hilabeteetan informazio gune berri bat irekitzea lantzen aridira.Informazioa kultur etxeetanMaiatzean emango dute jakiteraturismo zerbitzu berrituaren berri. Bien bitartean, eta martxoaren31tik aurrera, turismo informazioa Urretxuko eta Zumarragako kulturetxeen bitartez kudeatuko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide