Vaderejoko natur parkera irteera antolatu du Goierrik
Urretxuko Goierri kirol elkarteko mendi sailak Valderejoko parke naturalera irteera antolatu duetzirako. Aurtengo hirugarren irteerak Arabako eta Burgosko mugandagoen eremua bisitatzeko aukera eskainiko du. Valderejoko naturparkeak «bere paisaiaren aniztasunaz eta edertasunaz gozatzekoaukera eskaintzen du», diote Goierritik. .Fauna eta landaretzaIabiztanlerik gabeko harana da Valderejokoa eta horrek «fauna etalandaretza aberatsa izatea ahalbideratu dio eremuari», gaineratudute elkartetik. Burgosko Tobalina haraneko Rufrancos herrian emangodiote hasiera ibilbideari. Handik Carria (1.130 m.), Recuenco (1.240m.), Vallegrul (1.226 m.) eta Santa Ana (1.042 m.) mendiakzeharkatuko dituzte. Ibilaldia natur parkearen bihotzean dagoenLalastra herrian amaituko dute.Goizeko 7:00etan izango irteeraigandean Goierriren egoitza ondoan. Bazkideek hamabi eta gainerakoekhamabost euro ordaindu beharko dituzte. Buelta arratsalde parteanizango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide