Mikel Serranok “guztiona den parkea”dela esanez eman dio hasiera ekitaldiari. Eskerrak eman dizkiejarraian, soinketa parkea egiteko ahaleginak egin dituzten guztiei.Bide batez, lana Artzamendi eraikuntza enpresak egin dituela gogoratudu eta Eusko Jaurlaritzak lagundu duela diru %100ean.
Soinketa gunea, hirugarrenadinekoentzako pentsatutako gunea den arren, “guztiok erabiltzeko”eraiki dela gogorarazi du alkateak. Bi gune dituela azaldu du, “bata,errehabilitazioa egiteko gunea da. Eta bestea ariketa fisikoaegitekoa”. Hitz hauek esanda txistulariak saio bat egin du bertan, ondoren, Pedro Laskurain apaizak hartu du hitza. Gero, parkea bedeinkatzeari egin dio. Azkenik, zinta moztu dute, eta ofizialki inauguratuta gelditu da parkea.
Soinketa parkearekin batera,inauguratuta gelditu dira, bide batez komun publikoak ere.Herritarrek “aspaldidanik eskatzen zuten zerbitzua” delagogorarazi du alkateak, “eta eskaera horri erantzuna emateko asmozjarri dugu”. Komunaren kanpoaldean, Urolako trenari keinu egitendion argazki bat ere jarri dute. “Zumarragako geltokiko argazkiada, 1926tik 1986ra bitartean, hemendik Urolako trena pasatzen zelagogoratzeko jarri dugu”, esan du Serranok. Azpeitiko Tren Museoakutzitako argazkia da.