Gaztelekun egin zen finala, ohi bezala,eta aurreikuspenak betez jendez leporaino bete zen eta final ona izanzen, umoretsua eta bizia. Haserako agurretik ziri-sartzeak nagusiizan ziren saio osoan zehar. Denek egin zuten lan ona eta horrenlekuko azkenean izandako puntuaketa estua. Lasatarrak izan zirennagusi, gabiriarrek kartzelako lanean egindako irristadatxo batederki baliatu baitzuten sari nagusia lortzeko. Edozein kasutan,denek egin zuten goraipatzeko lana eta Gazteleku toperaino bete zutenentzuleek biziki eskertu zuten euren lana.
Amaieran, sari banaketa ohi bainoluzeagoa izan zen, aurtengoa txapelketaren hamargarren edizioa izanikhainbat sorpresa izan baitziren. Martxoan Bertsoa zikloa martxanjarri zenetik, 91 dira gutxienez behin oholtzara igo diren bertsolariezberdinak. Horietako batzuk, urtero-urtero hutsik egin gabe hartudute parte txapelketan, bederatzik hain juxtu: Itziar Pildain, GorkaOjanguren, Aitor Zabaleta, Iñaki Larrañaga, Aitor Lizarazu, EugenioGisasola, Juanjo Aranburu, Joseba Segurola eta Gorka Azkarate dirabeti parte hartu dutenak, eta omenaldi txiki bat egin zitzaienamaieran. Horrez gain, Martxoan Bertsoan hain ezagun egin direnhaserako agurrak ere aipagai izan ziren. Historiako hamar agurrikonenak aukeratzeko lehiaketatxo bat jarri zen abian orain astebatzuk, eta botorik gehien jaso dituen agurra Gorka Ojanguren, GorkaErostarbe eta Gorka Ganuzak 2007ko finalean botatakoa izan da. Hiruprotagonistak Gaztelekun izan ziren eta orduko doinu italiarraerabiliz, letra egungo egoerara moldatu eta berriro kantatu zuten,entzuleen gozamenerako.
Ostiralean, baita ere, eskolartekobertsopaper lehiaketako sariak banatu ziren Zelai Arizti aretoan. Lanugari aurkeztu dira eta maila ona izan dela kontuan hartuz, sarinagusiez gain hainbat aipamen berezi era banatu ziren. Gaztetxoenekimenekin jarraituz, gogoratu datorren igandean ”Ezetz lortu”trebezia lehiaketako finala jokatuko dela Labeaga aretoan. Finalhonetan 17 taldek hartuko dute parte, hiru lagunez osatuak, etatrebezia froga ezberdinak gainditu beharko dituzte sari nagusiairabazteko. Trebezia lehiaketa honek aurreikuspen baikorrenak hautsiditu, ume uholde batek hartu baitu parte eta igandeko saioa erejendetsua izatea espero da, nahiz eta talde gutxiago igo beharkodiren oholtzara. Saioa arratsaldeko 5etan hasiko da Labeaga aretoan,eta irekia da, hau da, edonor bertaratu daiteke ikustera.
Bestetik, datorren larunbaterakomusikala zegoen iragarrita Martxoan Bertsoa zikloaren egitarauarenbarruan. Azken orduan musikari eta parte hartzaile zenbaiti bestelakokonpromiso batzuk sortu zaizkie eta egoera azterturik musikalaatzeratzea erabaki du bertso eskolak. Noiz egingo den ez duteoraindik iragarri baina ziurrenik udazkenera pasako da, bertsoeskolako kideentzat garai lasaiagoa delako eta hobeto prestatzekoaukera izango dutelako.