Goñiren Omenezkoaren pilota finala apirilaren 3ra aurreratu dute
Datorren asteartean, apirilak 4, Zumarragako Beloki pilotalekuan, Goñiren XXI. Omenezko pilota txapelketako finala izango da. Finala egun batez aurreratu dute antolatzaileek. Finalean, Elezkano II eta Santxo neurtuko dira lau t’ erdian eta seniorretan, Larrañaga-Aldape Elezkano I-Diez bikoteek jokatuko dute. Partidak 18:30ean hasiko dira Beloki frontoian. Lehenengoa Beloki pilota eskolako haurrek jokatuko dute. Sarrera doan da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide