Antonio Prada (Zumarraga, 1963) da Zumarragako Udal Agiritegiko artxibozaina. Udaleko webguneko historia atala berritzeko urrats bat baino gehiago eman du. Orain, atala ordenatu eta datu base berriak sartu ditu lan talde zabalagoaren laguntzaz. Datu base horietan 1900. urtera arteko bataioen, ezkontzen eta heriotzen berri aurkitu daiteke. Laugarren datu baseak Zumarragako hainbat organoetan eztabaidatutako gai zerrenden laburpenak jaso dituzte -osoko bilkurak, gobernu batzordeak, herri batzarrak…-, 1936. urtera artekoak.
1936. urtean, historiaren ikuspegitik, aro "labainkor" bat hasten dela dio Antonio Pradak. Esate baterako, Zumarragan izandako salatzeen eta purgatzeen berri badago agiritegian, "baina legeak horrela aginduta ezin ditugu publikoak egin", gehitu du artxibozainak.
Bihar, Goierriko Hitzan Antonio Pradari egindako elkarrizketa publikatuko da Goierriko Hitzan.