Asteburuan Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia izan da. Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria eta erabakigarria izan da lasterketa. Goierri Garaia kirol taldeko Ainhoa Sanz urretxuarra Gipuzkoako txapeldun izendatu dute, eta Ruben Lanz legazpiarra Gipuzkoako txapeldunorde.
Ainhoa Sanzek lehenengo aldiz egin zuen distantzia honetako lasterketa bat. Gipuzkoako onena izateaz gain, sailkapen orokorrean, emakumezkoen artean zortzigarrena izan zen (1:25:34).
Ruben Lanz legazpiarra Gipuzkoako txapeldunorde izan zen, Asier Cuevas atletaren atzetik; sailkapen orokorrean, hamalaugarrena izan zen (1:10:39). Goierri Garaia taldeko kirolariak, oro har, «ezin hobeto aritu» zirela esan dute taldeko zuzendaritzatik.