Inoiz baino haur gehiagok hartu dute parte Pazko Asteko tailerretan
Urretxuko eta Zumarragako Udalek haurrentzako tailerrak antolatu dituzte aurten ere Pazko Asterako. Asteartean hasi zituzten tailerrak Garaialde Lizeoaren azpiko lokalean. Hiru eta hamar urte arteko haurrentzako ekintzak antolatu dituzte aurten ere: jolasak, margoak, txiki-txokoa, ohe elastikoa eta puzgarriak izan dituzte aukeran. Guztira 90 bat haur aritu dira batezbeste egunero. Aste osoko 40 bat bono saldu dira eta egunero beste 50 bat txartel saldu dituzte. Goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etik 18:30era daude irekita tailerrak, bihar izango da azkeneko eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide