Etzi hasiko da X. Kultur Astea. Zumarragako erretiratuekantolatutako egitasmoa da, Gure Txoko jubilatu etxeko eta El Salvadorgizarte zentroko kideek antolatutakoa, hain zuzen ere. Ekintzakhilaren 28ra arte luzatuko dira. Musika, dantza eta antzerkiemanaldiak izango dira nagusiki; horiek guztiak Zelai Arizti aretoanizango dira.
Urretxuko eta Zumarragako jubilatuek osatutako Irri Makilaantzerki taldearen emanaldia izango da. Beasaingo jubilatu etxekokoruak Goizalde abesbatzarekin batera kantatuko du; Goizaldeabesbatza Urretxuko eta Zumarragako jubilatu etxeetako kideek osatzendute. Saloi dantzak, jotak eta Zumarragako Musika Bandaren kontzertuaere izango dira, besteak beste.
Legazpiko Langileen Ibilbideari bisita egingo diote. Baina,bazkideen artean arrakasta gehien duen ekintza bingoa izango daaurtengoan ere. Antolatzaileek sari bereziak iragarri dituzte,gainera. Bingo txapelketak Gure Txokon nahiz El Salvadorren egingodituzte.