- Gaztelaniazko materiala
- Irakasleen gaztelaniarako joera
- Azpiegitura desegokiak
- Eduki espainolak
- Euskal Herriko geografiarekiko eta historiarekiko ezjakintasuna
- Pedagogiak eragindako ikasleek kritika gaitasun eza
- Ikasleei eskoletako erabakietan parte hartzeko jartzen zaizkien oztopoak
- Adierazpen askatasuna
- Grebarako eskubidea
- Hezkuntzak duen hezkidetza
- Ikuspegi feministarik eza
Behin sarrera amaituta Lizeoko etainstitutuko ikasleek euren egoeraren inguruko hausnarketa egin zuten,zituzten arazoak identifikatu, gero erantzunak guztien arteanelkarbanatzeko. Goizari amaiera emateko, ikastetxeetatik irten eraherriak bihurtu ziren eztabaida gune. Zer egiten dute ikasleekaisialdian? Non biltzen dira? Zein jardueratan hartzen dute parte?Galderei erantzuten saiatu ziren.
Behin hausnarketa saioa amaituta, herrikiroletan aritu ziren 60 bat gazte, Urretxuko udaletxe ondokoarkupetan. Soka-tiran, txapela jaurtiketan, zaku karreretan… arituziren. 14:30ean bazkaria egin zuten bertan bildutakoek, 100 ikasletikgora, Urretxuko udaletxeko sarreran. Trikiti doinuez lagunduta luzatuzen bazkalondorena, 16:30ean gaztetxean, 3gabe2 taldearen kontzertuahasi zen arte. Gaztetxea jendez bete zen eta erromeri doinuak izanziren nagusi 18:30 bitartean.
Antolatzaileek balorazio guztizpositiboa egin dute I. Ikasle Egunaren gainean eta ondo egindakolanak emaitza onak ematen dituela ondorioztatu dute. Hau, hasierabesterik ez dela izan esan dute.