Hainbat dira 2009tik hona landutakogaiak: bularreko minbizia, elikadurari lotuta zenbait gaixotasun-anorexia eta bulimia- edo haurdunaldiko zaintzei buruzkoak, batzukaipatzearren. Aurten, berriz, lehen sorospenak izango dira hitzaldienmuina.
Oinarrizko ezaguerak
Hitzaldi hauen bitartez, ohikolarrialdi egoeren aurrean nola jokatu erakutsi nahi zaie herritarrei.Egoera hauei nola aurre egin eta nola konpondu erakustea, alegia.Konortea galtzen den egoerak, bularreko mina, konbultsioak, zauriak,traumatismoak edo erredurak jarriko dituzte adibidepraktikotzat.Parte hartze formatuan eskainiko dute hitzaldia, etagaiak modu teorikoan azaltzeaz gainera, esku hartzaileen testigantzaketa hauen aholkuei eta iritziei buruzko mahai inguru bat ere antolatudute.Hitzaldia gaur arratsaldean izango da, asteartea, 18:00etanhasi eta 20:00ak bitartean. Urretxuko Aizpurunea kultur etxean egingodute hitzaldia eta interesa duten herritar guztiak daude bertaragonbidatuta. Hitzaldia euskaraz izango da. Joan aurretik, edozeinargibidetarako 943 46 46 22 telefonora deitu daiteke, edo mezu batbidali, irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera.