Zumarragako Arte eder Udal Eskolako 50 ikasle ingururen lanen erakusketa irekiko dute etzi Zelai Arizti kultur etxean. Guztira, 150 margolan bildu dituzte, denak teknika hezeak erabilita egindakoak dira. Lau koloretako pigmentuak, akuarelak eta olio margoak, urmargo bihur daitezkeenak ere erabili dituzte lehenengo aldiz.
Dorleta Ugarteburu eskolako irakaslearen arabera, "aretoa bete-bete eginda dago. Teknikak ezarri genizkienez, gaia libre utzi diegu; loreak eta paisaiak margotu dituzte gehien". Erakusketa etzi inauguratuko dute 19:00etan.