Ezker abertzaleak hitzaldia eskainiko du bihar Zumarragan
Ezker abertzaleak gatazkaren konponbidearen harira, Donostiako Kursaalean aurkeztutako Konponbide haizea dabil proposamena ezagutarazteko hitzaldia eskainiko du Zumarragan. Joseba Permach ariko da hizlari lanetan. Zelai Arizti kultur etxean izango da, bihar, 19:00etan. Hitzaldiaren helburua, Euskal Herrian bakea eraikitzeko bidean, ezker abertzaleak plazaratutako ponentzia zabaltzea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide