Bertsotan egiten dakien robot berria aurkeztu zuten atzo jendaurrean, Donostiako EHUko kanpuseko Hitzagunearen inaugurazioan. Bertsotan egiten dakien robota da, eta besteak beste, Manex Agirrezabal zumarragarrak hartu du parte egite prozesuan. Agirrezabalek robotaren adimen artifizialean jardun du, bereziki. Bertso klasiko batzuekin datu base bat osatu zioten memorian baina bestelakohizkuntza baliabideak ere sartu dizkiote, egunkariko esaldiak, kasu.
Hitzagunearen aurkezpenean, batetik, datu baseko bertso klasiko bat abestu zuen robotak. Bestetik, oinak emanda ere jardun zuen, eta Agirrezabalek oroitzen duenez, "perla onen bat bota zuen, egurra partitzen ibili zen, euroaren inguruan, eta jendeak barre egin zuen". Izan ere, bertsotan bere kabuz, modu inprobisatuan egiteko gai da robot hau.
Gorputza EHUko informatika fakultateko robotika taldeak egin dio, eta ahotsa, berriz, Bilboko injeniaritza fakultateko Aholab taldeak jarri dio.
Bideoa ikusteko helbidea: http://www.berria.info/berriatb/1393/