Beti bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizunak ikusmin handia piztu du. Sarrerak gaur goizean jarri dira salgai eta Ederrenako leihatila ireki denerako jende andana zegoen zain. Goizean ia sarrera guztiak saldu dira eta 50 inguru bakarrik gelditu dira arratsalderako. Hauek leihatila ireki eta berehala saldu dira. Pailazoek bi saio eskainiko dituzte bihar. Lehena 16:00etan hasiko da eta bigarrena 18.30ean.