Hamalaugarren urtez, pasa denapirilaren 19an egin zuten Ikastolen Elkarteak bultzatuta,hauteskunde literarioa. Kanpainaren bitartez, ikastoletako haurrekgustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburuak aukera da helburua,baita, gustukoen duten liburuaren ilustratzailea aukeratzea ere.Urretxuko eta Zumarragako ikastolaren kasuan, 3 eta 16 urte artekoikasle guztiek hartu dute parte, 843 guztira. Lehen Hezkuntzako 5.eta 6. mailako eta DBHko 1. 2. eta 3. mailako ikasleek korreoelektronikoaren bitartez eman zuten bozka, gainerako guztiek aldiz,boto txartela erabili zuten. Ondoren duzue bozketaren ondotik jasozituzten emaitzak:
- H.H. (3, 4 eta 5 urte): Ane Schneiderren Ekilore
- L.H. 1. eta 2. maila: Enric Lluchen Haitzulo
- L.H. 3. eta 4. maila: Lisa Maslorirren Cars 2
- L.H. 5. maila: Jeff Kinneyren Gizajo baten egunerokoa
- L.H. 6. maila: Toti Martinez de Lezearen Nur eta haize arrosa
- D.B.H. 1. maila: Robert Swindellsen Kale gorrian
- D.B.H. 2. maila: Joxemari Iturralderen Kaliforniako neskak
- D.B.H. 3.maila: Joxan Ormazabalen Kittano
Guztien artean aukeratu duten liburuilustratzaile gustukoena Larry Keys izan da.