Manex Agirrezabal zumarragarrak bertsoak kantatzen dituen robota egiteko ikerketan parte hartu du
Goierriko Hitzak bihar publikatuko du Manex Agirrezabal ingeniari zumarragarrari egindako elkarrizketa. Robot bertsolaria garatzeko proiektuan parte hartu du, Euskal Herriko Unibertsitateko lan taldearekin. Ingeniariak dio, besteak beste, "hainbat aurrerapenen bateratze praktikoa dela, bestela ez dakit bertsoak botatzen dituen robotak aparteko interesik duen. Interesa robot hori garatzeko egin diren aurrerapen guztiek dute". Bide batez, Agirrezabalek gogokoen dituen bi esparruak bateratu ditu proiektuak: bertsolaritza eta informatika. Beretzat "ametsa" dela dio.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide