Agifesek buruko gaixotasunen inguruko tailerra antolatu du
Datorren ostiralean, 17:00etatik aurrera, buruko gaixotasunen inguruko tailerra dago Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Gaixo hauen senitartekoak biltzen ditu Agifes elkarteak. Goierri garaian hamabi lagun inguru elkartzen dira astero. Komunean jartzen dituzte kezkak eta bizipenak, elkarri babesten diote, eta horrela errazagoa dela diote. Izen ezberdinetan ezkutatzen badira ere, buruko gaixotasun asko dago; gaixotasun berak ere, gaixo ezberdinak sor ditzake. Goierri garaiako Agifes elkarteko bi kidek gaixotasunaren aurrean nola sentitzen diren kontatu dute. Bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide