Edertasun handiko gunea da mendiasaileko kideek esan dutenez, erreka ugariz zeharkatutakoa, haritzez,pagoz eta gaztainondoz beteta, eta belardiz inguratutako lurraldeada. Herri kultura, tradizioa eta antzinako usadioak bizirik dirautentokia da. Puntan Trinitateko baseliza du Mendaurko (1.131 m) tontorzorrotzak, bertako puntu gorenenak. Mendigune eder honetan Izu,Loitzate eta Ekaitza dira mendi nagusienetako batzuk.
- Ibilbidea: Goizueta – MENDIBILLA (949 m) – LOITZATE (1.048 m) – EKAITZA (1.047 m) – MENDIEDER (1.071 m) – Sunbilla
Ibilaldia igande honetan, hilak 29egingo dute. Goizeko 7:00etan izango da irteera elkartearen egoitzaparetik. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da elkartean bertan.Bazkide direnek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek,berriz, 15. Informazio gehiagorako Goierri kirol elkarteko mendisailaren web gunea bisitatu daiteke.