Atzo, ilara luzeak osatu ziren Zumarragako Euskadi plazako arkupeetan. 300 lagun inguru elkartu ziren, eta txanda itxaron zuten, Realeko jokalarien sinadurak jasotzeko. Musti taldeak antolatu zuen, eta txanda gordetzeko zenbakiak banatu zituzten. Realeko nesken taldeko Nerea Gabilondo urretxuarra eta Idoia Agirre zumarragarra izan ziren, baita lehen taldeko Demidov eta Diego Ifran.
Ikusi jarraian Gotzon Aranburuk eginiko bideoa
Ikusi jarraian Gotzon Aranburuk eginiko bideoa