Xabier Silveira Urretxuko Motz tabernan izan zen atzo, beste hainbat bertsolari lagun zituela, ‘A las nueve en el Faisan’ liburua aurkezten. Tabernaren seigarren urteurrenaren baitako ekimena izan zen.
Urretxuko Motz tabernaren seigarren urteurrenaren baitan, Xabier Silveirak ‘A las nueve en el Faisan’ liburua aurkeztu zuen. Ander Lizarralde, Unai Muñoa eta Jokin Uranga izan zituen lagun zeregin horretan.
Maiatzaren 11n amaituko dira seigarren urteurreneko ospakizunak. Egun horretan, Luis Vil eta Ibon Arzuaga izeneko taldea igoko da Motzeko taula gainera. Talde berezia da hau, musika instrumentu bitxiren bat edo beste erabilita sortzen baitituzte doinuak. 23:00etan hasiko da kontzertua.