Aritz Lasa urretxuarrak partida borobila burutu zuen atzo, Zubietaren aurka, Altsasun. 22-4 irabazi zuen urretxuarrak, eta garaipen horrekin, eskuz banakako txapelketa jokatzeko eskubidea irabazi du Lasak. Zubietaren kontra dena atera zitzaion Lasari, eta partidaren amaieran pozik agertu zen telebistako esatarien galderei erantzutean. 22tik hogei berak egindako tantoak izan ziren.
Lasak bi aurrekanporaketa gainditu behar izan ditu, eta gogotsu iritsiko da lehen partidara. Arretxe II.aren aurka jokatuko du, Legazpiko festetan. Partida hori guztiz ezberdina izango dela aurreikusi zuen atzo, partidaren amaieran.