Hamarka lagun elkartu ziren atzoko Ostiral Txurian euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Era berean, Urretxuko eta Zumarragako Herrira taldetik, maiatzaren 19an egingo den Plazak bete egitasmoan parte hartzera deitu zituzten herritarrak. Urretxun eta Zumarragan, goizean mosaiko erraldoi bat egingo dute Lizeoko plazan eta arratsaldean, berriz, bertso saioa izango da Ederrena pilotalekuan. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Amets Arzallus, Gorka Ojanguren, Nerea Elustondo, Miren Amuriza eta Miren Artetxe ariko dira kantuan.
Emanaldia 17:00etan hasiko dute, eta sarrerak jada salgai dude herriko hainbat tabernatan.
Honekin batera, atzoko elkarretaratzean Gonzalo Rodriguez presoari Parit Doktrina deiturikoa ezarri diotela salatu zuten. Gonzalok 67 urte ditu eta 2023ko urrian 78 izango ditu.