Ordu erdiz behin egongo da autobusa, bai Legazpin eta baita Zumarragan ere, 23:30ean hasi eta 06:00ak arte. Bidaiak 1,75 euroko kostua izango du, eta geralekuak Legazpiko Saturnino Telleria errotondan eta Zumarragako eliza parean egingo dituzte. Zerbitzu guztiak saihesbidetik ibiliko dira.