Zumarragako udaleko aurtengoaurrekontuetan pisu gehien dituzten lanei hasiera emango diete udaaurretik. Hirigintza lan guztien artean, Elizkalen burutuko dituztenberrikuntza lanek daukate aurrekontu handiena: 429.000 euro. Ekainahasieran ekingo diete lanei, eta Mikel Serrano Zumarragako alkateakadierazitakoaren arabera «lau hilabetetan» bukatuko dituzte.
Elizkaleko lur azpiko garajeetanhezetasun arazoak daude. Hori dela eta, lan hauen helburu nagusia da,Serranoren hitzetan: «hobekuntza estetikotik harantzago garajeakhezetasunetik babestea». Ordezkatzen duen alderdi sozialistarenhauteskunde programan lan hauek egiteko asmoa agertu zutela gogoratudu, «bizilagunen eskariari erantzungo diogu Elizkaleko garajeakhezetasunetik babestuz».
Helburu hori betetzeko Elizkalekoplazako zorua berritzerakoan garajeen eta zoruaren artean materialiragazgaitza ipiniko dute. Arkupeetako eta plazako zoruaberritzerakoan, eremu guztia irisgarria egingo dute eta, alkatearenarabera «bide batez, berrikuntza lan hauen beste helburuetako batbeteko dugu».