Euskaraz Bizi asteak helburu nagusi batdu: ikastolako ikasleen artean euskararen normalizazioa bultzatzea.Bere izenak dioenaren kontra, Euskaraz Bizi egitasmoak ibilbideluzeagoa du, ordea. Izan ere, ikasturtea hasi berritan hasten diraikasleak jada, jaialdia izango dena prestatzen. Lehenengo lana gaibat aukeratzea izaten da. Aurtengoa koloreak izan da. Ondoren hastenda gorputza hartzen ikuskizuna musika eta dantzak zehazten direnean.Gimnasia eta musika klaseetan lantzen dituzte hilabeteak lehenagoikuskizunaren parte izango diren atalak.
Bi egun, ikuskizun bat
Lehen Hezkuntzako maila guztietakoikasle guztiek hartzen dute parte ikuskizunean, 4. eta 5. mailakoekizan ezik, hauek, bertso jaialdian hartuko baitute parte. Gainontzekoikasle guztiak bi talde handitan banatuta, eta maila ezberdinetakoaknahastuta, dantzaz eta musikaz jositako ikuskizuna prestatu dute.
Lau saio izango dira guztira, ZelaiArizti aretoan, bi egun bakoitzeko. Gaur goizean izan da lehenengoa,ikastolako DBHko ikasleei zuzenduta. Arratsaldean, 18:30ean ikuskizunberdina eskainiko dute, baina kasu honetan ikuslegoa gurasoek osatukodute. Bihar ere, beste bi saio eskainiko dira, 10:00etan izango dalehena ikasleentzat eta 18:30ean bigarrena gurasoentzat. Gaurko etabihako ikuskizunak, Euskaraz Bizi astearen barruan antolatu den ipuinlehiaketaren sariak banatzeko ere baliatuko dira. Lehiaketan,ikasleek ez ezik, gurasoek ere hartzen dute parte.