Gaur hasiko dira Eitzagako jaiak, Zumarragan. Aurtengo jaien berritasuna, kirol desafioa izango dela da. Desafioa bihar izango da. Buska Sagastizabal plazan, Zumarragako herri kirol taldeko kideak trontzan, kaskara-jokoan, txingan eta ingudean neurtuko dira, besteak beste. Desafioari amaiera emango dio Xabier Zalduaren eta Joxe Ugartebururen arteko aizkora norgehiagoka.
Eitzagako jaietako egitarauak dakarren beste berritasun bat biharko ikuskizunarekin lotuta dago. Izan ere, urtero aldatzen dute larunbat arratsaldeko ikuskizuna. Oraingoan, marioneta antzerkia aukeratu dute; kalean egingo dute txotxongilo ikuskizuna.