Espainiako gobernuak hezkuntza sistemanerreformak egingo dituela eta, mobilizazioak egin dituzte gaurUrretxun eta Zumarragan, Ikasle Abertzaleak taldeak deituta. Lizeokoikasleek ez dituzte klaseak izan 10:00etatik 12:00etara. Bitartehorretan, Jose Mari Iparragirre institutura joan dira informazioabanatzeko helburuarekin. Azken hauek ez dute geldialdirik egin,azterketetan baitaude.
Informazio orriak banatu dituzteikasleen artean. Bertan gobernuak hartu nahi dituen neurriak azaldudituzte, labur-labur:
- Ikasgeletako kopuru maximoa igo nahi dute
- Bekak kendu eta murriztu nahi dituzte
- Unibertsitateko matrikulen prezioa bikoiztu nahi dute
- Batxilergoko adar bakar bat egotea baimendu nahi dute
- Hezitzaileen lan orduak gehitu nahi dituzte
- Hezitzaileek bajak hamar egunera arte ordezkaririk gabe egotea nahi dute
Horregatik, ikasleek eta abertzaleekneurri hauek aplikatu ez ditzaten exijitu nahi dute gaur egindakoekintzen bitartez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide