Iñaki Ezeizaren margolanen erakusketa zabalduko dute Zelai Ariztin
Iñaki Ezeizaren margolanen erakusketa inauguratuko dute bihar, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Paisaiak margotzen ditu nagusiki, eta dioenez, bere toki kuttunenak Aiako mendiak eta Iratiko basoa dira. Ikusleengan paisaia horien aurrean berak sentitutako zirrara transmititzeko xedea du. Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 20ra arte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide