Bost bat urte dira Zumarragako ElSalvador auzoak jaiak berreskuratu zituenetik. Udalaren ekimenezospatu zituzten lehenengo, eta ondorengoak auzuneko koadrila batekantolatu izan ditu. Aurtengo berrikuntzarik nabarmenena da herrikirol erakustaldia egongo dela.Juan Carlos Gomez jai batzordekokidea da, eta aizkora eta gizon probak aipatzen dituen arren,oraindik ere, zein herri kirolen erakustaldiak izango diren ezin duzehaztu. Dioenez, hamabost kideren artean antolatzen dituzte festak:«Behin antolatzeko prest agertu ginen, eta hurrengoak ere gukantolatu ditugu».
Festak gaur arratsaldean hasiko dira eta igandera arte iraungo dute. Bihar, Goierriko Hitzan egitaraua eta informazio gehiago.