Urtero bezala, ibilbideakAreizaga-Kalebarren plazan izango du abiapuntua. Elkartzen denmendizale kopurua aintzat hartuta, aurten ere, irteera eramailakatuan egiteko aukera egongo da. Irteera ordua 7:00ak eta 7:30bitartean finkatu dute horretarako.
Areizaga-Kalebarren plazatik bidegorriajarraituz ikastolatik Santa Barbarara igoko dira mendizaleak. Irimohegaletik, Iturraundiko pista hartuko dute zazpi puntetakomendilerrora iritsi arte. Handik, Irimoko gaina igarotaLizarriturrira, Irimo mendiaren ipar hegaletik Nebera ingurura iritsiarte. Harrobiaren gainetik emango dituzte ondorengo pausoak,Baztarriña baserritik igaroz Gorlara iritsi arte. Elosumenditik,mendizerra igaro eta Aizpurutxo auzora jaitsiko dira ondoren. Azkentxanpan sartuta, Oleta lepora igo eta handik Agiñaga auzora jaitsikodira. Behin aldapan behera, bidegorriari jarraituz, abiatutako puntuberean amaituko dute ibilbidea.
Jakin beharrekoak
Ibilbidean zehar, indarrak berritzekohainbat anoa postu izango dira ondorengo puntuetan: Baztarriñabaserrian, Aizpurutxon, Agiñaga auzoan eta Areizaga-Kalebarrenplazan.
Kanpotik datozenentzat aparkalekubereziak ere antolatuko dira. Urretxun, Lizeo aurreko plazan etaZumarragan, La Salle ikastetxeko jolastokian. Era berean, lo egitekolekua ere izango dute kanpotik datozen mendizaleek Lizeo azpikolokalean. Bihar 19:00etatik aurrera irekita egongo da, eta lozakuabesterik ez da eraman behar izango. Aurtengo berrikuntzen arteanneskentzako elastikoak izango dira, baita 1. argazki rallya ere.Informazio guztia beitia.org helbidean.