Hamaika urte dira Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxeko guraso talde batek Arco Iris antzerki taldea sortu zuela. Eskolako apaiz batek bultzatuta hasi ziren, eta proiektuari jarraipena emateko arrazoi ugari aurkitu dute bidean. Bihar, Zumarragako Zelai Arizti aretoan Agatha Cristie idazlearen The Mousetrap (Sagutegia) antzezlana taularatuko dute. Bi funtzio eskainiko dituzte; 19:00etan lehenengoa eta 22:00etan bigarrena. Antzerkitik haratago, sarrerekin biltzen duten dirua elkartasun proiektu batera bideratuko dute.
Aste honetan buru-belarri ari dira entseguak egiten. Astelehen gauean egindako entseguan izan ginen eta, bihar, Goierriko Hitzan taldearen inguruko erreportajea.