Baserri Astea antolatu du datorrenasterako Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanbladak. Baserriareniragana ezagutu eta etorkizunari buruz hausnartzea ditu helburuekimenak. Baserritik bizi direnak gutxi badira ere, oraindik orainbaserrian eta baserritik bizitzeko apustua egin duenik bada Goierrin.Horregatik, hauen testigantzak jaso eta euren bizipenetatik ikastekoasmoz hitzaldi bat antolatzeko ideia otu zitzaien Urretxuko etaZumarragako Gazte Asanbladako kideei.
Hitzaldi hori du oinarriandatorren astean gaztetxean egingo duten Baserri Asteak. Izan ere,Beñat Idiakez, gazte asanbladako kideak esan duenez, «hitzaldiarekinbatera, baserria oinarri hartuta beste hainbat ekintza ere antolatuzitezkeela ikusi genuen». Horrela, hitzaldia hitzaldi-tailerrabihurtu da eta horrekin batera ikastaroak, DVD emanaldiak, bertakoproduktuez osatutako azoka eta erromeria antolatu dituzte aste osoanzehar luzatuko den egitarauan.
Baserri Asteko egitarau:
- Maiatzak 28. Tranxgenia DVD emanaldia 19:00etan.
- Maiatzak 29. Gure lurra gure etorkizuna DVD emanaldia 19:00etan.
- Maiatzak 30. Ogia egiten ikasteko tailerra 17:00etan. Arin arin eta fandango ikastaroa I 19:00etan. Maiatzak 31. Arin arin eta fandango ikastaroa II 19:00etan. Baserria etorkizuna hitzaldi-tailerra 19:00etan.
- Ekainak 1. Txalaparta ikastaroa 17:30ean hasita.
- Ekainak 2. Baserri Festa. 16:00etan bertako produktuen azoka. Postua jarri nahi duenak izena eman beharko du gaztetxean. 17:00etan taloak egiteko ikastaroa. 20:00etan bertako produktuekin eginiko pintxo afari-merienda. Ordu berean erromeria Gugaz taldearen eskutik.