Ekin Raid Ternua taldea sei kidekosatzen dute: Nuria Molinak, Batirtze Gabirondok, Esther Ormazabalek,Andoni Ormazabalek, Oier Plazaolak eta Aitor Otamendik. GehienakUrretxu-Zumarragakoak dira, Otamendi, berriz, oñatiarra.
Kirola eta abentura
Raid lasterketek kirol ezberdinakbateratzen dituzte. Baina, Raida ez da kirola bakarrik, abenturaizpirituak, orientazioak eta estrategiak berebiziko garrantziabaitute proba guztiak gainditu eta puntuazio altuenak eskuratzerakoorduan.
Nuria Molina taldeko kideak azalduduenez, «lasterketa bakoitza sekzio ezberdinez osatuta dago».Sekzio bakoitzak bere mapa dauka eta mapa horretan taldeek osatubeharreko ibilbide bat agertzen da. Iparrorratz baten laguntzarekinibilbideko balizetara iristea da helburua. Fisikoki sasoian egoteagarrantzitsua da, baina «orientazioa da proba hauek gainditzekooinarria», zehaztu du Esther Ormazabal taldekideak.
Sekzio bakoitzean kirol ezberdinakdaude zehaztuta. Normalean lehenengo sekzioa «korrika burutu beharizaten da», argitu du Ormazabalek. Gainontzekoak bizikletan edokayakean egiten dituzte, batzuk aipatzearren. Badaude proba bereziakere «rappela, patinak edo arku-tiroa», jarri ditu adibide gisaMolinak.
Euskal Herriko txapelketa
Sekzio bakoitza amaitzeko denboramugatua izaten da eta probak gainditu ahala puntuak batzen joatea dahelburua. Ez dago mapetan zehaztutako baliza guztietara iritsibeharrik, baina bakoitzak puntu ezberdinak ditu. Horregatik, taldebakoitzak bere estrategiak zehazten ditu puntu gehien lortzeko.
Ekin Raid Ternua taldea Euskal HerrikoI. Raid Txapelketan parte hartzen ari da. Taldearentzat ere lehenengoaldia da, baina «oso gustura» daude esperientziarekin. Binakakohiru taldetan banatuta ari dira parte hartzen. Euskal Herrikoan«nesken maila, mutilena eta mistoa» baitaude.
Euskal Herriko txapelketa martxoan hasizen eta urrian amaituko da. Guztira bost kanporaketaz osatuta dago,eta orain arte bi gauzatu dira. Emaitzak ezin dira hobeak izan,«nesken mailan Nuria eta biok lehenengoak gara sailkapenorokorrean», dio Ormazabalek. Gabirondo eta Ormazabal erelehenengoak doaz maila mistoan, eta Plazaola eta Otamendi bigarrenakdira mutilenean. Lizarran dute ondorengo kanporaketa ekainean, etairailean eta urrian jokatuko dituzte azkenak.
Argazkiaren egilea: Asier Larraza
Euskal Herrikoan ez ezik, Espainiamailako txapelketan ere hartu dute parte zenbait probetan.Distantziak, baina, proba guztien artean batzuk aukeratzea «behartu»dituztela aitortu dute bi taldekideek. «Galizian izan ginen maiatzahasieran, eta ekainean Malagara doaz taldeko mutilak», esan duMolinak. Entrenamendu bat jarraitzen ari dira guztiak, eta «askoeskatzen» duen arren gustuko dutela adierazi dute. Txapelketetanmaila ona ematea dute helburu, baina baita, egiten duten horretazgozatzea ere.