Datorren larunbatean, 18:00etatikaurrera, 14. urtez ospatuko dute Zumarragako Antioko baselizanAntigua Abesbatza Lehiaketa. Ahots berdinez osatutako bost koruekhartuko dute parte, eta Eva Ugalde konpositore donostiarra izango damusikari gonbidatua.
Lehiaketan Gipuzkoako bi abesbatzekparte hartuko dute: Irungo Ametsa abesbatzako emakumeen korua etaOñatiko Ganbara gazte abesbatza. Kanpotik etorriko diren taldeakondokoak dira: Igualadako (Bartzelona) Cor de noies Exaudio, MadrilgoVokalars taldea eta Luancoko (Asturias) Coro Masculino del Leon deOro.Bakoitzak bere errepertorioa izango du. Halere, Eva Ugaldemusikagilearen lan bat kantatu beharko dute derrigor.
Udalak Antiora igotzeko doaneko autobuszerbitzua jarriko du, 17:30ean, parrokian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide